GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ikuskizunak, hobe animaliarik gabe


Zirku batetik ihes egin zuen lehoia Italiako Ladispoli hiriko kaleetan barrena ibili da ordu batzuez. Udalak herritarrei etxetik ez ateratzeko eskatu zien. Azkenean, uhar baten inguruan sedatu, harrapatu eta zirkura itzuli zuten. Gertatutakoak eztabaida bizia eragin du ikuskizunetarako animaliak erabiltzen dituzten zirkuen inguruan. Alessandro Grando alkateak adierazi zuen gertatutakoak «kontzientziak astintzeko» eta zirkuetan animaliak erabiltzeari behin betiko uzteko balio izatea nahi zuela.