NAFARROAKO GOBERNUA
BEGIRADA

Berriz familiarekin, 87 urteren ostean

Nafarroako Gobernuak Jose Creagh-en gorpuzkiak haren familiari itzuli zizkion atzo Berriozarren egindako ekitaldi batean. Creagh, 1914an jaiotako ikasle anarkista sevillarra, 1934an epaitu eta 1936ko ekainean Ezkabako espetxera bidali zuten. Antza, urte bereko urrian beste hogei presorekin batera ihes egiten saiatzeagatik fusilatu zuten eta Berriozarko hilerrian lurperatu zuten. Ia bederatzi hamarkada beranduago, DNA proben bidez haren gorpuzkiak identifikatu ostean, senideek jaso ahal izan zituzten.