GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Meloniren Gobernuaren aurrekontuen kontrako greba


CGIL eta UIL sindikatuek deituta, atzo milaka langilek Gobernu italiarraren aurrekontuen aurkako greba eta mobilizazioak egin zituzten, «soldatak igo, eskubideak zabaldu eta langile, erretiratu eta pentsiodunen pobretze izugarria geldiarazten ez duen eta gazteei etorkizunik eskaintzen ez dien aurrekontu legeari kontra egiteko» helburuarekin. Protesta ez zen Italia osoan egin, eta hurrengo egunetan beste bost greba egun deituta daude herrialdeko toki ezberdinetan.