20 NOV. 2023 BEGIRADA Bizirik eraman zituzten, bizirik bueltatu! Marvin RECINOS AFP El Salvadorrek aurrenekoz, 1975ean, diktadura militar betean ospatu zuen Miss Universo ekitaldia. Beste diktadura batean ospatu berri du bigarrenez, atxilotze eta desagertze sistematikoen salbuespen egoeran. Nayib Bukele presidenteak Larrialdi Legea 2020an ezarri zuenetik, 90.000 gazte atxilotu eta torturatu dituzte. Ehunka desagertu hobi komunetan azaldu dira. Bizirik eraman zituzten, bizirik bueltatzea nahi dute beren senideek. Miss Universo ekitaldia baliatuz, kalera irten dira, munduak jakin dezan, ahaztu ez ditzan.