GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

UPN bere dilema handiaren aurrean


Atzo, Alderdiaren Egunean, oraindik UPNren presidentea den Javier Esparzak alderdi zentratu bat erakutsi nahi izan zuen. «Jendartea eta politika aldatu dira, eta UPN da jendartera egokitu behar duena, ez jendartea UPNra», adierazi zuen. Honekin batera, alderdi baliagarria dela nabarmendu zuen. Ematen du Esparza UPN bere isolamendutik ateratzeko norabidean kokatzen ari dela. Zaila izango du, bere kidegoaren eta oinarri sozialaren parte handi batek moderazioaren bidea ez babesteko arriskua handia baita.