Yasmine KHRIS
Itzultzailea
AZKEN PUNTUA

Genozidioa

Irakurri duzu titulua eta badakit zer pentsatu duzun. Arrazoi duzu, genozidioa nonahi omen da. Baina itomen mediatiko honen erdian, metodo zientifikoak aholkatzen du etimologiara jotzea.

Genozidio hitza Raphael Lemkin abokatu poloniarrak asmatu zuen 1944an, naziek eginiko ankerkeriaren ondorioz. Egun normalizatu dugun hitza lehenik neologismoa izan zen: grezierako genos (“arraza”, “herria") eta latinezko -caedo atzizkia (“hiltzeko egintza”). Izan ere, Lemkinek hitza jarri zion juduek pairatu zuten sufrimenduari, arrazoiz: 5.700.000 judu inguru hil zituzten.

Orain, linguistek diote neologismo bati hamar urte kostatzen zaiola eguneroko lengoaian sartzeko. Genozidioa, aldiz, gutxi erabili izan dugu, hainbeste urte hauetan. Nolatan hebreerazko Shoah hitza agertzen da Frantziako eskola liburu guztietan eta ez Porraimos (erromanieraz, “suntsitzea”) edo uigur? Nolatan hain jende gutxik daki zer gertatu zen Armenian 1915ean? Ruandan 1994an? Kamboian 1975ean? Genozidioa hitza hutsune baten erantzuna da, hitzek dakartelako garrantzia justizian (Nurenbergeko epaiketan inoiz baino gehiago erabili zen).

Erabil dezagun. Dei ditzagun genozidioak direnak. Behin eta berriz. Ozen. Eta batez ere agerian dugunean.