29 NOV. 2023 BEGIRADA Palestinaren aldeko mosaikoa osatzeko deialdia Andoni CANELLADA FOKU Gernika-Palestina ekimenak abenduaren 8an mosaiko erraldoi bat osatu nahi du Gernikako merkatuan zegoen lekuan, herritarren parte hartzearekin. Gernikaren bonbardaketa gogorarazten duen ekintza honen bidez, antolatzaileek Palestinako herriaren aurkako genozidioa gelditzeko eskatuko dute. Mobilizazio honetan artistek eta sortzaileek ere parte hartuko dute. Osatuko den «giza irudi erraldoi» horren parte izateko deia egin die Batzordeak herritarrei, behin betiko su-etena eta bake justua aldarrikatzeko.