DEPO PHOTOS AFP
BEGIRADA

Futbola eta bortizkeria, amaierarik ez duen fenomenoa

Turkiako Futbol Federazioak partida guztiak bertan behera utzi ditu, Ankaragücü taldeko presidente Faruk Kocak (ezkerrean) Rizespor-en aurkako asteleheneko norgehiagokaren amaieran Halil Umut Meler epaileari muturrekoa eman ostean. Lurrean zela, ostikadak ere jaso zituen. Poliziak erasotzaileak atxilotu zituen, eta Koca bera eta beste bi pertsona kartzelatu egin zituzten. Meler ospitalera eraman zuten, eta han iragarri zuen erretiroa hartuko duela. Gertakariak oihartzun zabala izan du, batik bat Turkian, eta Justiziak eta Federazioak neurri azkarrak eta zorrotzak hartu dituzte. Baina kasu honetatik harago, futbolaren inguruan izaten den bortizkeria mundu mailako fenomenoa da, eta neurri eredugarriek ere ez dute lortzen halakoak betiko etetea.