GARA Euskal Herriko egunkaria

Santa Lutzi ferian eguraldia triste, baina herritarrak giro paregabean

Zumarragan eta Urretxun atzo ospatu zen Santa Lutzi azoka. 300 postutik gora eta egitarau zabala izan zen bi herrietan. (Gotzon ARANBURU | FOKU)

Neguko ferietan lehena izaten da Santa Lutzi, Urretxun eta Zumarragan ospatzen dena. Zaharrenetarikoa ere bada, Erdi Aroan hasi baitziren egiten Ezkion, eta 1927az geroztik Urretxun egiten da. Atzokoan ere aziendek, baserritarren produktuek, traktore eta bestelako lan tresnek, herri kirolek eta egitarauko beste hamaika eskaintzek hartu zuten kalea.