21 DIC. 2023 BEGIRADA Energia xahutzearen aurkako ekintza BIZI ELKARTEA Publizitatea Geldi kolektiboak iragarki taula argitsuen kontrako ekintza masiboa egin zuen asteartean, 158 publizitate kendu eta 80 iragarki panel argitsu itzalita. Ohar batean azaldu zutenez, energia beharrezkoa ez denean xahutzea salatu nahi izan zuten. Euskarri horiek debekatzea nahi dute, Euskal Elkargoak eginen duen Herriarteko tokiko publizitate araudian. «Hori ez da bateragarria klima aldaketaren erantzule diren berotegi efektuko gasen isurketaren mugatze lasterrarekin. Publizitateak klima sabotatzen du», ohartarazi zuten.