Idoia ZABALETA FOKU
BEGIRADA

Frankismoaren biktimei mespretxua

Agoizko Instrukzioko Epaitegiko ordezko epaileak, Ana Jose Añon Montonek, ez zuen izapidetzeko onartu gerra presoen 13 ahaidek eta Memoriaren Bideak elkarteak lan esklaboagatik jarritako kereila. Fiskaltzak horren alde egin arren, krimenak preskribatuta daudela argudiatu zuen, lerro bakar batean. Frankismoak gizateriaren aurka gauzatutako gerra krimentzat kalifikatu ahal dira, eta izaera horrekin preskribaezinak dira. Horregatik soilik, frankismoaren biktimek azalpena sakonago bat merezi dute.