GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Autonomoen pentsio publikoak duindu ordez


Lakuako Gobernuak eta Araba, Bilbo eta Gipuzkoako merkataritza ganberek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten atzo, langile autonomoentzat enpleguko BGAE bat abian jartzeko. 124.500 langile autonomo baino gehiago har ditzaketela kalkulatu dute. Gizarte Segurantzatik kobratzen duten pentsioa duindu ordez, gaur egun besteren konturako langileena baino %40 txikiagoa baita, Lakuako Gobernuaren apustua pentsioen kudeaketa pribatuaren aldekoa da, finantza erakundeen mesedetan.