GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Homofobia ez bada, zer da?


Abenduaren 29an, ohar batean, Marc Aillet Baionako apezpikuak “Fuducia Supplicans” aita santuaren deklarazioa aztertu zuen, jarraian bere elizbarrutiko apaizei zera aholkatzeko: homosexual fededunei «banakako» bedeinkapena ematea, baldin eta «konbertsiorako» pausoa ematen badute. Sos Homophobie elkarteak mezu homofoboak zabaltzea leporatu dio, Ailletek ukatu duena. Bikote homosexualei bikote heterosexualek duten trataera bera ukatzea eta konbertsiorako aukera iradokitzea homofobia ez bada, zer da orduan?