Marvin RECINOS AFP
BEGIRADA

Memoria ezabatu, historia errepikatu ahal izateko

El Salvadorreko Gobernuak Adiskidetzearen Monumentua eraitsi du, 1980 eta 1992 artean izan zen gerra zibilaren amaieraren sinboloa. Nayib Bukelek, orain presidente funtziorik gabea aurtengo hauteskunde presidentzialei begira hautagaia delako, honakoa adierazi zuen: «Ez da bakarrik estetikoki oso itsusia dela, gure herriaren hiltzaileen arteko akordioa goresten zuen». Bukelek memoria historikoa ezkutatu nahi du, agerian uzten baitu bera El Salvadorren gobernatu zuen diktadura militarraren gehiegikeriak errepikatzen ari dela.