GARA
GAZA

Gazako sarraskian 25.000 pertsonatik gora dira Israelek eraildakoak

Israelgo Armadak Gaza erasotzen segitu zuen atzo. Daborduko 25.000 hildako baino gehiago eragin ditu sarraskiak, Palestinako lurralde txikia kontrolatzeko erasoaldiaren 107. egunean. Hondakinen azpian daude 7.000 inguru, jaso gabe. Bi estatuen «soluzioa» entzuterik ez du nahi Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, Mendebaldearen ezintasuna agerian utziz.

Gazan erasoek ez dute etenik.
Gazan erasoek ez dute etenik. (AFP)

Israelek urriaren 7an erasoaldia hasi zuenetik, Gazan hildakoak 25.000 pertsonen marra gainditu zuen atzo, Tsahal Armada sionistaren eraso berrien ostean, Gazako Osasun Ministerioak aditzera eman zuenez.

Hamasen esku dagoen iturri horren arabera, «azken 24 orduetan Israelen okupazioak hamabost sarraski egin zituen familien aurka Gazan, eta 178 hildako eta 293 zauritu eragin zituen». Dozenaka aire eraso eta artilleria tiro jasan zituen Gazak, batez ere Nasser eta Al-Amal ospitaleen inguruetan, Jan Younesen, hegoaldeko errefuxiatu zelai handian, gaur egun borroken epizentroa den horretan. Dozenaka gorpu «hondakinen azpian daude oraindik», adierazi zuen mugimendu islamista palestinarrak.

Izan ere, gazatarren egoera jasangaitza arintzen saiatzen ari diren nazioarteko erakundeen arabera, 7.000 inguru hiritar hondakinen azpian hilda daude, eta gorpuak jasotzea ezinezkoa da, erasoek etenik ez dutelako.

Israelgo Armadak iragarri du «terroristak desagerrarazi» dituela Jan Younesen. Larunbatean ziurtatu zuen, «bahituen presentzia egiaztatzen duten frogekin», tartean bost urteko ume gatibu batek egindako marrazkiak.

Egun horretan bertan, Rafahn, Gazako hegoaldean, borroketatik ihes egin duten desplazatuak pilatzen diren lekuan, panfletoak jaurti zituen, bahituak identifikatzeko eta haiei buruzko edozein informazio eskatzeko.

Israelgo Armadak Jabaliako errefuxiatu gunearen inguruko operazioei ere ekin zien atzo, lekukoek ezagutzera eman dutenez.

Gazako sarraskia Hamasek Israelgo lurretan egindako erasoak piztu zuen, urriaren 7an, eta 1.140 pertsona hil ziren, gehienak zibilak. 250 israeldar inguru bahitu eta Gazara eraman zituzten erasoaldian, horietatik ehun bat azaroaren amaieran askatuak izan zirenak. Israelen iturriek diote oraindik 132 bahitu daudela lurraldean, eta horien artean gutxienez 27 hil dira, zenbaketa beraren arabera.

BI ESTATUEN «SOLUZIOA»

«Gazak mehatxu izateari utziko diola ziurtatu behar du Israelek», errepikatu zuen atzo Benjamin Netanyahu lehen ministroak, Estatu palestinarra sortzeko Ameriketako Estatu Batuek, Europak eta NBEk egindako deiei uko eginez.

Grant Shapps Britainia Handiko Defentsa ministroak «etsigarritzat» jo du Netanyahuk Ekialdeko gatazkari irtenbidea emateko estatu palestinar independente bat aitortzeari uko egin izana.

«Ez dago hori beste aukerarik» eta «mundu osoa bat dator, israeldarra eta palestinarra, bi estatuen arteko irtenbidea dela aurrera jarraitzeko modurik onena», ohar egin zuen.

Hobe lukete Shapps ministroak eta Joe Biden AEBetako presidenteak Gaza erabat suntsitzen ari diren armak Israeli ez ematea. Beste guztiak krokodiloaren malkoak baino ez dira azkenean.



Hamas, el 7-O y «errores caóticos»

Hamas aseguró ayer que su ataque del 7 de octubre contra Israel fue «un paso necesario» contra la ocupación israelí de los Territorios Palestinos, aunque reconoce que el «caos» condujo a «errores». El movimiento islamista pide el fin de la «agresión israelí», afirma que el «pueblo palestino puede «decidir sobre el futuro» del territorio costero y rechaza «proyectos internacionales o israelíes».

En un documento de casi veinte páginas, el primero de este tipo, Hamas asegura que quiere dar su «versión de los hechos». «Es posible que se hayan cometido errores durante la ejecución de la operación Inundación de Al Aqsa, debido al repentino colapso del aparato militar y de seguridad entre Israel y la Franja de Gaza», dice. «Evitar daños a los civiles -añade-, especialmente a los niños, las mujeres y los ancianos, es una obligación religiosa y moral de los combatientes». GARA