GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Manteoko BBC, guztiaren gainetik aurrera


Joan den astean, Basque Culinary Center berria eraikitzeko lurrak mugitzen hasi ziren Donostiako Manteo aldean. Astelehenean, berriz, Nafarroa hiribideko zuhaitz handienak moztu eta eraman zituzten. Arduradunek obraren momenturen batean espaloia itxi beharko zela esan zieten bizilagunei, baina ez zuhaitzak moztuko zituztelako. Auzokideak haserre daude eta atzo manifestazioa egin zuten egoera eta Udalaren isiltasuna salatzeko. Inposaketatik eta nagusitasunetik gobernatzea ahuleziaren seinalea da, ez sendotasunarena.