GARA Euskal Herriko egunkaria
FUTBOLA

Balizko Kopako derbia, zalez lepo egongo den La Cartujako finalerako

Mallorca izango da Realaren finalerdietako aurkaria, eta Atletico Madril, Athleticena. Bi euskal taldeek itzulerako partidak etxean jokatuko dituzte, otsailaren 27an Anoetan eta 29an San Mamesen. Joanekoak 6an eta 7an, Mallorcan eta Madrilen.

Athleticek eta Realak balizko finalean baino ez lukete berriz topo egingo. (Raul BOGAJO | FOKU)

Pandemiak duela lau urte euskal zaleei lapurtutako finala gertuago dago, Realak eta Athleticek urrats bakarrera baitute azkenean harmailak hutsik zirela jokatu zen partida hura errepikatzea. Atzo Madrilen egindako zozketaren ondoren, Mallorca izango da Realaren aurkaria lehen finalerdian eta Athleticek Atletico Madril gainditu beharko du, balizko derbi hori egia bihur dadin. Gainera, kanpoan sartutako golek berdinketa izanez gero balio bikoitza izateari utzi ziotenetik garrantzi apur bat galdu duen arren, La Cartujako finalerako azken hitza Anoetak eta San Mamesek izango dute, bi euskal taldeek itzulerako partida etxean jokatu ahal izango dutelako, apirilaren 27an Anoetan eta bi egun beranduago San Mamesen. Joaneko partidak, aldiz, otsailaren 6an, Mallorcan, eta 7an, Madrilen, jokatuko dira.

Gero zelaia izango da bakoitza bere lekuan ipiniko duena, baina esan daiteke Luis Arkonadak zorte ona eman diola bere taldeari, teorian aurkaririk samurrena egokitu baitzaio. «Egokitu ahal zitzaizkigun hiru aurkariak zailak ziren, baina ezin gara zozketaz kexatu, are gehiago itzulerako partida etxean izanda. Nik uste pozik egoteko moduan gaudela», adierazi zuen Realaren mitorik handienetakoak.

Bat etorri zen atezain ohiarekin egungo kapitainetako bat, Aritz Elustondo. «Buelta etxean nahi genuen eta horrela egokitu zaigu. Badakigu Mallorcak gauzak zeinen zail jartzen dituen, baina orain Ligako partidetan izan behar dugu burua eta kanporaketa heltzen denean gogo biziz aritu», adierazi zuen Beasaingo atzelariak.

Era guztietako oroitzapenak dituzte txuri-urdinek Kopan Mallorcarekin; iaz, esaterako, 1-0 nagusitu zen Reala Anoetan final-zortzirenetan Robert Navarroren gol batekin, baina bi partidara jokatutako azken kanporaketan, 2012an, kolpe izugarria hartu zuten gipuzkoarrek, joanekoan 2-0 gailendu ostean Son Moixen lotsagarri arituta (6-1 galdu zuten).

HAMAR URTE GEROAGO

Kopan ibilbide luzea dute bai Athleticek (24 aldiz txapeldun) bai Atletico Madrilek (10), baina hamar urte badira bi talde hauek txapelketa honetan azkenekoz gurutzatu zirenetik. Final-laurdenetako kanporaketa batean izan zen eta espainiarrek egin zuten aurrera, Vicente Calderonen 1-0 eta San Mamesen 1-2 gailenduta. Aurten Ligan, ordea, Valverderenek 2-0 irabazi zuten.

«Txapelketaren puntu honetan bagenekien edozein aurkari zaila izango zela, eta finalerako txartela goiko postuetan egoteko lehiatzen ohituta dagoen talde baten aurka jokatuko dugu. Ikusiko dugu, bigarren partida San Mamesen jokatuko dugu, baina badakigu bi partida on jokatu beharko ditugula aurrera egin ahal izateko», azaldu zuen entrenatzaileak.

Valverdek gogoratu zuen iaz ere etxean jokatu zutela Osasunaren aurkako itzulerako partida eta ez zutela finalera heltzerik izan. «Bi taldeok dugun esperientziarekin, etxean jokatzea garrrantzitsua izan daiteke, baina ez dakit zein neurritaraino».

Ander Herrerak, bestetik, «zuhurtzia handia eta aurkariarenganako errespetu osoa» eskatu zuen, baina aurrera egiteko ilusio guztiarekin.



Imanol pide el apoyo a Anoeta ante el Rayo

Imanol Alguacil rechazó comentar nada sobre el sorteo de las semifinales de Copa que ha emparejado a la Real con el Mallorca y quiso realizar un llamamiento especial a sus aficionados para que apoyen a su equipo «más que nunca» para el partido que disputará ante el Rayo Vallecano este sábado en Anoeta (14.00).

El entrenador realista contestó a todas las preguntas sobre el sorteo con la misma idea: «Habrá tiempo de hablar de la Copa. Por ahora nos centramos en el Rayo. Llevamos tempo sin jugar en casa ante nuestra afición, llegamos justos y hago un llamamiento especial porque nunca nos falla, pero es importante que el Reale se llene como habitualmente. La afición va a ser nuestro corazón. Necesitamos sus energías, llegamos justos y queremos ganar ante la afición. Es un partido importantísimo».

Además de Tierney, sobre el que Imanol dijo que la lesión fibrilar sufrida el martes en Vigo no parece tan importante como la anterior, Aritz Elustondo se ha sumado a la lista de bajas y para sustituirlos entraron en la convocatoria el último fichaje, Javi Galán, y Álvaro Odriozola, que llega muy justo tras volver esta semana a los entrenamientos. Joseba ITURRIA