GARA Euskal Herriko egunkaria

Trumpek mugari buruzko akordioa zapuztera behartu ditu errepublikanoak

Azken inkesten arabera, Mexiko eta AEBetako mugaldea herritar askoren kezka-iturri da, eta, itxura guztien arabera, errepublikanoek gaia are gehiago hauspotuko dute datozen hilabeteetan. Washingtonen akordioa lortzen saiatu dira demokratak, baina behin-behineko adostasun bat lortu arren Senatuan, Trumpen bultzadak bertan behera utzi du.

Migratzaile talde bat, Rio Grande zeharkatzen, Ciudad Juarezetik AEBetarantz. (Herika MARTÍNEZ | AFP)

Erdialdeko Amerikatik Rio Granderaino iritsi diren migrante taldeek oihartzun handia izan dute AEBn azken hilabeteotan. Texasko mugaldeko herrietako harrera-guneetan lekurik gabe geratu ohi dira eta, arreta mediatikoa lagun, errepublikanoen argudio nagusietakoa bihurtu da hauteskunde urte honetan. «Muga konponduko dut» hautagai errepublikanoek behin eta berriz darabilten promesa da.

Greb Abbott Texasko gobernadoreak hartutako neurri gogorrek ondorio larriak izan dituzte: ama bat eta bere bi umeak ito ziren duela 10 egun Rio Grande gurutzatu nahian. Guardia Nazionala erabili du mugan zehar txarrantxazko hesia ezartzeko, «inbasio» baten aurrean Konstituzioak hori ahalbidetzen duela argudiatuta. Auzitegi Gorenak hesia kentzeko agindu dio, baina Abbottek, jaramonik ez egiteaz gain, 25 estatutako gobernadoreen babesa jaso du. Denen atzean, zelan ez, Donald Trump dago. Texasko gobernadoreari laguntzeko eskatu die agintari errepublikanoei, euren estatuetako Guardia Nazionaleko kideak ere bidaliz: «Babes osoa eman behar zaio, inbasioari aurre egiteko».

Washingtonen ere asteak daramatzate immigrazioaz eta mugaz hizketan Kongresuan. Gaiak pizten duen arreta ikusita, akordioren bat lortzen saiatu dira demokratak. Demokrata aurrerakoienek eta migratzaileen aldeko elkarteek negoziazio horien arriskuaz ohartarazi dute, errepublikanoen jarrerak oso gogorrak baitira. Baina oztopo nagusia beste aldean dago. Senatuan akordioak hurbil dirudien arren, Ordezkarien Ganberan Donald Trumpen itzala oso luzea da eta Mike Johnson Ganberako buruak berak esan omen die Senatuko alderdikideei balizko akordio hori onartu ere ez duela egingo; hau da, bozketara ere ez duela eramango.

Funtsean, Trumpek «mugaldeko kaosa» bihurtu du kanpainarako argudio nagusi, eta datozen hilabeteetan are gehiago heldu nahi dio gaiari. Joe Bidenek ere horrexegatik du akordioa lortzeko interesa, era horretan auziak pizten duen eztabaida itzaltzeko. Gauza areago konplikatzeko, Ukrainarentzako dirulaguntza etenda dago, mugako akordio bat lortzearekin baldintzatu baitute errepublikanoek. Blokeo hori gainditzeko aukera gutxi dagoela ikusirik, Ukrainaren aldeko errepublikanoek bi auziak bereizteko asmoa daukate.



La emergencia climática, otro motivo de confrontación

La Administración Biden suspenderá temporalmente las exportaciones de gas natural licuado (GNL) a los países con los que no tiene acuerdos de libre comercio, con la excepción de sus aliados en Europa y Asia.

El anuncio se produce cuando la campaña presidencial está en pleno apogeo e incluirá el enfrentamiento cara a cara entre Joe Biden, que impulsó un plan masivo para financiar la transición energética en 2022, y Donald Trump, que cuestiona el principio mismo del calentamiento global a pesar del consenso científico.

Estados Unidos lidera, actualmente, la producción mundial de gas licuado, con siete terminales de exportación. La decisión paralizará de inmediato otros cuatro proyectos ya aprobados y la moratoria afectará a otros tantos que estaban en proceso de presentación ante los órganos competentes. GARA