GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Lehorte larria Katalunian


Euskal Herrian bi hilabete aurreratu zaigun udaberriaz mesfidati antzean gozatzen ari garen bitartean, Katalunia «mende honetako lehorte larriena» jasaten ari da eta atzo larrialdi fasean sartu zen. Ur mozketak izaten ari dira igerilekuetan, ureztatzean, nekazaritza eta aisialdi jardueretan eta industrian, eta biztanle bakoitzeko eguneko ur kontsumoa 200 litrora mugatu dute, besteak beste, Bartzelona eta bere metropoli-eremuan eta Gironan; neurriak sei milioi biztanleri erasaten die. Adi klima aldaketari.