DANIMARKAR DEFENTSA MINISTERITZA KONTAKTUA-EUROPA PRESS
BEGIRADA

Egia ezagutzeko bide bat, itxita

Suediako Fiskaltzak Nord Stream 1 eta 2 gasbideen sabotajea ikertzeko eskumenik ez duela adierazi zuen herenegun eta kasua itxi zuen. Herrialde horretako Gobernuak edo herritarrek erasoetan parte hartu dutela esateko zantzurik ez dagoela zehaztu zuen. Alemaniar eta suediar agintaritzak ikerketak garatzen ari dira eta suediar bidea itxi izanak frogak partekatzea ahalbidetu dezake. Gertatu eta urtebetera, Europa garaikidean egindako sabotaje handienak argitu gabe jarraitzen du.