Jon URBE FOKU
BEGIRADA

GOE: burugabekeria bat bestearen atzetik

Europako hiri handiak berrasmatzen ari dira. Gero eta ohikoagoa da bero boladei aurre egiteko planak diseinatzea. Donostiako Udalak, aldiz, beste gune berde bat suntsitu du Gastronomy Open Ecosystem delakoa eraikitzeko, Basque Culinary Centerren bigarren zentroa. Udalak proiektu pribatu bat inposatu du hirian geratzen den espazio publiko bakanetako batean. Ez du herritarren iritzia kontuan hartu, eta auzoko bizilagunak kontuak eskatzen hasi dira, leihoetan zintzilikatutako pankartek, obren aurrean, erakusten duten bezala.