GARA
GASTEIZ

EAEko osasun garraioko langileek greba mugagabea hasiko dute 19an

Otsailaren 19an EAEko osasun garraioko langileek greba mugagabea hasiko dute, ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta, «Osakidetzako langileen homologazioa eta erosahalmena berreskuratzeko». Ohar baten bitartez azaldu dutenez, horiek aldarrikatzen daramatzaten bi urteetan «%17ko erosahalmena» galdu dute.

Langileak «negoziazio mahaiaren blokeoa» salatzera aterako dira kalera. Izan ere, negoziazioak hasi zirenetik urtebete igaro ondoren, enpresek ez diete erantzun sindikatuen aldarrikapenei, eta negoziazio mahaiaren bilerak «edukirik gabe» egin dituztela adierazi dute.

Osasun-garraioaren sektorea pandemia garaian «funtsezko zerbitzua» izan zela gogora ekarri dute sindikatuek, eta, enpresei eta Osasun Sailari eskatu diete «bertako langileekin parekatzeko».