GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Negozio biribila, besteen lepotik


Urtarrilean urte arteko inflazioa igo da elikagaien garestitzeagatik, EAEn %3,5ean eta Nafarroan %2,9an kokatu arte. Elikagaien prezioa KPIaren gainetik igotzeak batez ere herritar xumeak kaltetzen ditu, haiek baitira proportzioan elikagaietan gehien gastatzen dutenak. Bestalde, baserritarren protesten arrazoi nagusietakoa da generoa saltzeagatik gutxiegi kobratzen dutela. Nor irabazten ari da baserritarren eta herritar xumeen galeraz? Nork hartzen du baserritarrengana iristen ez den irabazi gero eta handiagoa?