GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Berriro gerta ez dadin


2020ko otsailaren 19an, Tobias Rathjen neonaziak Hanauko bi nargile-tabernatan bederatzi pertsona hil zituen tiroz. Bere buruaz beste egin baino lehen bere ama ere hil zuen. Larunbatean manifestazio jendetsua izan zen Alemaniako hirian ultraeskuinaren eta arrazismoaren kontra. Funtsezkoa da ohartzea, instituzioetan bezala, eskuin muturra indartsua dela Europako estatu ugaritako kaleetan. Taldean nahiz bakarka, errealitate arriskutsua osatzen dute eta Hanauko erasoen antzekoak gerta litezke.