GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Elkartasun uholdea Palestinarekin


Gernika-Palestina herri ekimenak astelehenean iragarri zuen «elkartasun aktiboko astea». Atzo ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, CGT eta Etxalde sindikatuek eta Ikama ikasle mugimenduko ordezkariek babesa adierazi zioten ekimenari. Egitasmoaren helburua gazatarrei laguntza psikosoziala emateko edo nekazaritza- eta abeltzaintza-azpiegiturak berreraikitzeko funtsak lortzea da. Igande honetan, otsailaren 25ean, hasi eta hurrengoan, martxoaren 3an, bukatuko da. Inoiz baino beharrezkoagoa da herritarrok parte hartzea.