Beñat ZALDUA
2000

Azkar aldatu dira gauza batzuk Zabalzaren eta Buesaren herrian

UPNren ustelkeriaren aurkako manifestazio erraldoia egin zen Iruñean 2014ko otsailaren 22an. Pentsaezina zen orduan PSNk EH Bilduko hautagai bat babes zezakeenik, duela bi hilabete Asironekin gertatu den bezala.
UPNren ustelkeriaren aurkako manifestazio erraldoia egin zen Iruñean 2014ko otsailaren 22an. Pentsaezina zen orduan PSNk EH Bilduko hautagai bat babes zezakeenik, duela bi hilabete Asironekin gertatu den bezala. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Otsailaren 22 batean hil zituen ETAk Fernando Buesa PSEko buruzagia eta bere bizkartzaina, Jorge Diez, 2000. urte gogor hartan. Ez zen edonolako ekintza izan, Buesa ez baitzen edonor. Urte luzez Arabako PSEko liderra, Arabako ahaldun nagusi ohia, Lakuako Gobernuko lehendakariorde ohia, bozeramailea Gasteizko Legebiltzarrean, alderdiko Antolakuntzako idazkaria, PSOEko zuzendaritzako kidea eta, oro har, alderdi barruan tesi espainolistenen ordezkari nagusietako bat.

Lurrikara handia eragin zuen Buesaren heriotzak. Ezker abertzalearen isolamendua areagotu zen, Juan Jose Ibarretxek egun berean eman baitzuen apurtutzat Euskal Herritarrok-ekin Legebiltzarrean zeukan akordioa. Horrek, ordea, ez zuen indar espainolisten erasoetatik libratu. Katedraleko ate sekundario batetik atera behar izan zen Buesaren hiletan, eta txistuak jaso zituen atentatua salatzeko deitutako manifestazioan.

Ia mende laurden bat beranduago, Gasteizen EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak, eta Udalean PSEk agintzen du, EAJ eta PPri esker, baina aurrekontuak ezker independentistarekin adostuta. Aldatu dira gauza batzuk.

NAFARROAN ALDAKETA GRINAK EZTANDA EGIN ZUENEKOA

Beste otsailaren 22 batean, 2014an, Iruñean garai hartan ikusi zen manifestaziorik handiena egin zen. «Regeneración democrática, ustelkeriarik ez, la palabra al pueblo», irakur zitekeen 21.000 eta 27.000 pertsona artean bildu zituen mobilizazioaren pankarta nagusian. Aldaketa zetorren herrialdera.

Kontuz! ekimenak UPNren ustelkeria kasuak ezagutzera emanak zituen dagoeneko, bereziki Caja de Ahorros de Navarra (CAN) erakunde historikoari lotutakoak. Miguel Sanz lehendakari ohia inputatuta zegoen, eta Yolanda Barcina lehendakaria jomugan zegoen, bai CANen aferarengatik, baita Ogasuneko BEZaren diru-bilketaren eskandaluagatik ere.

Aldaketa grina nabarmena zen, baina horretarako, oraindik, PSNren botoak ezinbestekoak ziren. Enegarrenez, Roberto Jimenezek baietz zioen, oraingoan zentsura mozioa aurkeztuko zutela -urtebete lehenago, ez zuten babestu Nafarroa Baik eta Bilduk aurkeztutakoa-. Manifestazioa eta bi aste beranduago, ordea, Alfredo Perez Rubalcaba buru zuen PSOEk Jimenezi debekatu zion mozioa aurkeztea, beste behin Ferrazen lehentasunak nafarren nahien gainetik kokatuz.

PSOEren kalterako, nafarren aldaketa nahia Ferrazen inposaketa baino handiagoa zen, eta urtebete beranduago, UPN kanporatu zuten, bai Nafarroako gobernutik, bai Iruñeko udaletik. Ez hori bakarrik, PSN ere ekuaziotik kanpo utzi zuten. Podemos eta bere magalean sortutako hautagaitzek erraztu zuten karanbola historiko hark Uxue Barkosek eta Joseba Asironek osatutako tandema aldaketaren ikur bilakatu zuen.

Maria Chivitek alderdiaren ardura hartu zuen, eta PSNren aliantza politikari buelta eman zion galtzerdi bati bezala. Arrakasta handiarekin, gainera. Pedro Sanchezen olatuan surfean, Maria Chivitek bigarren legealdia du dagoeneko Nafarroako Lehendakaritzan, EH Bildu bidelagun. Joko politikoaren iraultzak koska bat gehiago eman zuen 2023ko abenduaren 28an, PSNk lehenengo aldiz ezker subiranistako hautagai bat babestu zuenean. Ez edonor, gainera. Iruñean gertatu zen, UPNko Cristina Ibarrola alkatea kargugabetu eta Joseba Asiron EH Bilduko hautagaiari aginte makila eman zion zentsura mozioan. Aldatu dira gauzak Nafarroan hamarkada batean.

INTXAURRONDOKO AUDIOEN ITZALA

Otsailaren beste 22 batean, 2021ean, Público hedabideak Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko audio batzuk argitaratu zituen. Grabaketan Cesideko orduko zuzendari Alberto Perote eta Pedro Gomez Nieto Guardia Zibileko kapitainaren arteko elkarrizketa entzun zitekeen. Edukia ezaguna zen, epaitegietan zegoen aspalditik, inolako ondoriorik gabe, baina grabaketa entzuteak lurrikara txiki bat sortu zuen gurean. Miguel Angel Llamas “Pitu”-k eta Amaia Merinok topatu zuten, “Non dago Mikel?” dokumentala egiteko ikerketaren barruan.

Ez zen gutxirako izan. «Zabalzaren gaia oso itsusi jarri da, nire iritzi azkarra da eskua joan zaiela, galdeketan geratu zaiela (…). Litekeena da bihotz gelditze bat izatea, buruan poltsa jartzearen ondorio», azaltzen du Perotek. Badaki zeri buruz ari den, poltsaren tortura mekanismoa ongi ezagutzen duela argi uzten baitute grabaketek: «Momentu bat iristen da non arnasten duena bere karbono monoxidoa den, orduan itotzen hasten da. Esfinterrak irekitzen zaizkio, ito egiten da eta, gainera, begiratu egiten gaitu, gakoa ez baita berak ez ikustea (…), kaputxa gardena izan behar da, berak bai bizitza bai datorren heriotza hori ikus ditzan».

EH Bilduk eta EAJk Fernando Grande-Marlaska Barne ministroari kontuak eskatu zizkioten, eta Auzitegi Nazionaleko epaile ohiak arazorik gabe erantzun zuen auzitegiek gaiari eman zioten erantzuna akatsik gabea izan zela. Bi urte beranduago, iaz, Zabalzaren heriotzan inplikatutako Arturo Espejo guardia zibilaren maila-igoera justifikatu zuen, bere kontrako ebazpen judizialik ez dagoela arrazoituta. Mikelen arreba Lourdes Zabalzak erantzun zion: «Nola inputatuko zuten inor, ez bazen ikertu?». Azken gertaera aurreko astekoa da: Isabel Diaz Ayusok Espejo Madrilgo kargu baterako izendatu zuen. Albistea publiko egin eta berehala, ordea, bertan behera utzi zuen PPko buruzagiak izendapena.

Dezente aldatu dira gauza batzuk herri honetan tarte txikian; beste batzuek, baina, denbora gehiegi daramate ezer mugitu gabe.



[1985] El «adéu» de «Egin» a Salvador Espriu, en catalán

«Catalunya va perdre ahir Salvador Espriu». Con este titular, en catalán, se hizo eco la portada de ‘‘Egin’’ del 23 de febrero de 1985 de la muerte del gran poeta enterrado al día siguiente en Arenys de Mar, el pueblo que inspiró buena parte de su obra con el nombre de Sinera. Lo del titular, de hecho, no fue un simple guiño en el encabezamiento, ya que todo el texto de la primera página dedicado al fallecimiento de uno de los más destacados autores del siglo XX en los Països Catalans estaba escrito en su lengua.

No fue la última vez que el catalán se hizo hueco en esta casa. Hace pocos años, el 23 de marzo de 2018, NAIZ publicó un editorial íntegro en catalán. Se tituló «Catalunya: Perseverança, paciència i molt coratge» y lo motivó el encarcelamiento de los diputados del Parlament Jordi Turull -cuya investidura como president frenó la CUP el día anterior-, Carme Forcadell, Josep Rull, Raül Romeva y Dolors Bassa, en una jornada en la que se conoció también la decisión de la diputada y secretaria general de ERC, Marta Rovira, de tomar el camino del exilio y refugiarse en Suiza, donde sigue a día de hoy.