Gorka RUBIO FOKU
BEGIRADA

Soldata arrakala, gainditu beharreko injustizia

Atzo, Soldata Arrakalaren Aurkako Egunean, zaintza lanak era justu batean banatu eta baloratu daitezen aldarrikatu zuen LAB sindikatuak, Donostiako Bretxako merkatuko teilatutik pankarta erraldoi bat eskegiz eta Iruñean Gobernu espainolaren Ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea eginez. ELAk ere erroan dagoen arazoa salatu zuen: «Emakumeek burutzen dituzten lanei balio sozial eta ekonomiko eskasa ematen zaie». Arazoa gainditze bidean kokatzeko neurri zehatzak behar dira.