U. URRUTIKOETXEA
WASHINGTON

Gazako egoerak 100.000 boto kritiko utzi dizkio Bideni Michiganeko primarioetan

AEBetako presidentegaia hautatzeko primarioek emaitza kezkagarri bat utzi diote Etxe Zuriko bizilagunari Michiganen: Joe Bidenek botoen %80 lortu ditu, baina Gaza eta Israelekiko duen jarreragatik boto kritikoa eskatu zuen kanpainak 100.000 boto eskuratu ditu. Azaroan lehia handienetakoa izango da estatu horretan.

«Konpromisorik gabe» bozkatzearen aldeko primarioetako boto-emaileak, Dearbornen.
«Konpromisorik gabe» bozkatzearen aldeko primarioetako boto-emaileak, Dearbornen. (Kevin DIETSCH | AFP)

Joe Biden alde handiz nagusitu zen Michiganen 2020an; 300.000 botoko aldea atera zion Donald Trumpi. Lau urte lehenago, baina, Trumpek lortu zuen Hillary Clintoni gailentzea, 10.000 botogatik. Detroitek eta autogintzak markatutako estatuak demokraten aldeko joera dauka, baina presidente ohi errepublikanoak langile zuri batzuekin konektatzen asmatzen du behin baino gehiagotan. Horregatik, berebiziko garrantzia dauka estatu horretan jokoan den boto bakoitzak.

Era berean, Estatu Batuetan Ipar Afrikako edo Ekialde Hurbileko jatorria duten herritar kontzentrazio handiena daukan estatua ere bada Michigan. Dearbornen, Detroit kanpoaldeko 100.000 lagun baino gehiagoko hirian, biztanleen erdiek baino gehiagok daukate jatorri hori, eta alkatea libanoar-estatubatuarra da. Rashida Tlaib Kongresuko ordezkariak ere palestinar jatorria dauka. Herritar gehienek Bidenen alde bozkatu zuten duela lau urte, baina horietako asko oso haserre daude Gazan 30.000 lagun hil dituen Israelekiko Etxe Zuriak daukan jarrerarekin.

Rashida Tlaib izan da “Listen to Michigan” (“Michigani entzun”) taldearen bozgorailu nagusietakoa. Estatu horren garrantziaz jakitun, Alderdi Demokrataren primarioetan uncomitted (konpromisorik gabe) bozkatzeko eskatu zuen taldeak. Bozketa guztietan egoten dira «konprometitu gabeko» boto batzuk, baina kopuru batetik aurrera, jarrera kritiko baten seinale ere bada (Barack Obamak 2008an ez zuen boto-paperetan agertzerik izan, eta %40ra iritsi ziren uncomitted botoak).

BABES KRITIKOA

Bidenek Michiganeko demokraten %80ko babesa lortu zuen, baina «konpromisorik gabe» bozkatzea eskatu zuen taldeak kanpaina arrakastatsua izan zela aldarrikatu zuten. Boto kritikoa eman zuten michigandarren %13 hori aintzat hartu beharko da azaroan, izan ere.

«Badakigu Joe Biden izango dela gure hautagaia. Horregatik, oso emaitza adierazgarria da», adierazi zuen Michiganeko Kongresuko kide eta Bidenekiko kanpaina kritikoan parte hartu duen Andy Levin ordezkariak. «Beldur nintzen primarioak egin eta presidenteak ez ote zuen gure mezua jasoko», gaineratu zuen. Emaitzak ikusita, ordea, argi dauka Joe Bidenek ezingo duela irabazi Michiganen azaroan, «orain arteko norabidea aldatu eta komunikazio eraginkorragoa izan ezean».

“Listen to Michigan” kanpainak ekinean jarraitzeko borondatea adierazi du, Amerikako Estatu Batuetako Gobernuak su-etenaren aldeko konpromiso argia adierazi arte. Layla Elabed elkarteko ordezkariak emaitzak jakin eta berehala helarazi zuen oharra Etxe Zurira: «Biden presidentea, ez itzazu barregarri utzi Alderdi Demokrata eta AEBetako gure demokrazia, Netanyahuren eskuin muturreko Gobernuarekin lerratuta. Hanka-sartzea litzateke. Ez da zuhurra mezu argi eta ozena bidali dugun milaka michigandarrei ez ikusi egitea. Su-eten iraunkorra eskatzen dugu eta ez finantzatzea era indiskriminatuan palestinarrak hiltzeko erabiltzen diren bonbak eta armak, estatubatuarrok zergekin ordainduta».

DEMOKRATEN KEZKA

Bozketaren biharamunean, Alderdi Demokratan kezka ageri da, zenbait ahots normaltasun itxura ematen saiatu arren. Ahots kritikoak izanda ere, sinetsita daude azaroan egiaren ordua iristean herritarrek Joe Bidenen alde egingo dutela, parez pare dagoen hautagaia Donald Trump baldin bada batez ere.

Marylandeko Chris Van Hollen senatari demokratak, esaterako, «herritarrek kezka adierazteko» bide gisa ulertu zuen «konpromisorik gabe» bozkatzea; baina azaroan demokraten alde egingo dutela erantsi zuen. Hala ere, onartu zuen Michiganeko emaitzekin Biden Administrazioak Gazarekiko daukan mezua moldatu behar duela.

Bluementhal senatariak «oso kezkatuta» zegoela adierazi zuen atzo. «Auzi askori heldu behar diegu batuta gaudela ziurtatzeko, eta ez genuke ezer egintzat jo behar. Hauteskunde borrokatua izango da, eta banan-banan boto guztiak beharko ditugu», azpimarratu zuen.

Michiganek garrantzi berezia dauka, azken emaitza erabakitzen den swing-state edo balantza egin ohi duen estatuetako bat izanik. Baina ez da kasu bakarra, eta demokraten beldurretako bat da «konpromisorik gabekoen» kanpaina beste estatu batzuetan ere errepikatzea. Datorren astean Astearte Handia izango da -bozketa primario gehien egiten diren eguna-. Ameriketako Estatu Batuetako polarizazio politikoan, boto bakoitza oso lehiatua izango da, eta Michiganeko kanpainak aldameneko Minnesotan oihartzuna izango ez ote duen beldur dira demokratak, han ere komunitate musulman garrantzitsua bizi baita.

Hala, 2020an Trumpen aurka eraiki zen koalizioan arrakalak ageri dira, Etxe Zuriak behin baino gehiagotan Israelekiko erakutsi duen lotura estuagatik, eta kritika faltagatik. Egia da primarioen prozesu guztia perspektiba berezi batekin aztertu behar dela, adinagatik egon litekeen kezka gorabehera, Joe Bidenek ez dauka aukerarik duen lehiakiderik primario demokratetan. Hala, herritar askok parte hartu ere ez dute egiten presidentegaia hautatzeko prozesuan, eta horrek oihartzuna izateko aukera handiagoa ematen die bere mezu kritikoa zabaldu nahi duten barne-mugimenduei.

Baina inork ez du ahazten inkesta guztiek kontrakoa adierazi arren Donald Trump nagusitu zela Michiganen 2016an. Hamar mila boto haiek berebiziko garrantzia izan zuten errepublikanoa Etxe Zurira bidaltzeko. Egun, arabiar jatorria daukaten 300.000 estatubatuar baino gehiago daude estatu horretan. Gizatasunak gidatuta ez bada, kalkulu politikoagatik izango da, baina Etxe Zuriak badaki Israelen sarraskien aurrean gero eta jasangaitzagoa dela Washingtonen jarrera, eta ataka larrian egon litekeela gainerakoan poltsikoan lituzkeen boto-emaileen artean.

Oraingoz, Joe Bidenek ez du aipatu ere egin Michiganeko «konprometitu gabekoen» mugimendua. Michiganeko herritarren alde Etxe Zuriak egindako ahalegina azpimarratu du, eta Trumpek hori guztia arriskuan jartzen duela ohartarazi die estatuko herritarrei. «Gure askatasunen aldeko borroka da hau; langile-familien alde, eta demokraziaren alde, denak elkartu beharko gara. Eta badakit hala egingo dugula», adierazi du Estatu Batuetako presidenteak ohar batean.

Orain bertan, koalizio horretarako itsasten duen elementua Trumpen aurka egotea da. Baina kanpo-etsaiaren aldean, asko dira barnetik elkartzeko ageri diren oztopoak, Etxe Zuriak aldaketak egin ezean. Edo eginarazi, Israelen jarreran.



Trump se consolida en Michigan con un 68% de los votos

La primera parte de las primarias republicanas de Michigan (el sábado celebrarán el caucus) dieron una victoria arrolladora a Donald Trump, con un 68% de los votos. Así, el margen se va estrechando para su rival Nikki Haley. No parece que la financiación se haya paralizado para la candidata republicana, pero tras el supermartes de la semana que viene Trump estará seguramente muy cerca de tener los delegados necesarios para asegurar la candidatura.

De hecho, los datos indican que el expresidente vence entre sectores a los que antiguamente no llegaba con tanta facilidad, como los ultraconservadores evangélicos, que ya han apostado totalmente por Trump. Sin embargo, la preocupación para los republicanos viene de los ámbitos en los que Haley se impone, como son la población con estudios universitarios, y las comunidades suburbanas de clase media. En ambos sectores, imprescindibles para ganar las elecciones, el sentimiento anti-Trump es muy profundo. U. URRUTIKOETXEA



El hijo de Biden se defiende en el Congreso

Hunter Biden, hijo del presidente de EEUU, compareció ayer en el Congreso para declarar en la investigación de (juicio político) contra su padre. Biden se defendió atacando a los republicanos que buscan explotar el caso para influir en las elecciones presidenciales de noviembre.

«Durante más de un año, me han perseguido en su persecución política y partidista contra mi padre», dijo en la declaración inicial a puerta cerrada. «Han traficado con insinuaciones, distorsiones y sensacionalismo, ignorando las pruebas convincentes y claras que tienen ante ustedes. No tienen pruebas para respaldar las conspiraciones infundadas y motivadas por republicanos trumpistas contra mi padre porque no las hay», añadió.

La investigación federal en su contra comenzó hace 14 meses, centrado en sus negocios en China, Rumanía y Ucrania. Los republicanos lograron en diciembre una importante victoria al poner en marcha un proceso de por considerar que podría haber habido corrupción y tráfico de influencias por parte de Joe Biden cuando fue vicepresidente con Barack Obama.

Hunter Biden, imputado de nueve cargos federales de violación de las normas de impuestos y uno de posesión de armas, repitió de nuevo que su padre nunca tuvo relación con sus negocios. Acusó a los republicanos de perseguir «una mascarada destructiva sin fundamento», con un proceso de investigación «basado en mentiras». Admitió haber «cometido errores» en su vida, pero rechazó que padre estuviera involucrado.

El republicano James Comer, que preside el proceso, dijo que la comparecencia de Biden «es un gran día», pero reconoció que no marca el final de la investigación. De hecho, hay escepticismo incluso en las filas republicanas, ya que no se ha hallado ni una sola prueba que implique a Joe Biden, y la acusación clave de soborno ha sido desacreditada. U.U.