Amaia EREÑAGA
Kazetaria
1981

Telesforo Monzon aitzindari abertzale ahaztezina zendu da

Ezkerretik eskuinera, Monzonen hilkutxa San Pedro Elizan sartzen; 1977an, Askatasun Ibilaldian; eta, mugan, Polizia espainolak gorpua bahitu zuenekoa.
Ezkerretik eskuinera, Monzonen hilkutxa San Pedro Elizan sartzen; 1977an, Askatasun Ibilaldian; eta, mugan, Polizia espainolak gorpua bahitu zuenekoa. (EGIN)

Baionako Grenet klinikan hil zen gaurko egunez, duela 43 urte, Telesforo Monzon Ortiz de Urruela, bihotzeko baten eraginez. 77 urte zituen, eta kardiopatia arazoak zituen aurretik. Bere bihotzak kolpe latzak jaso baitzituen bere bizitzan zehar.

Hurrengo eguneko “Egin” egunkariko azala ia osorik hartu zuen albisteak; barnean, sei orrialde eskaini zitzaizkion. Telesforo Monzon gertutik ezagutzen zuten politikari eta herritarrak, “Egin”-ek zioenez, «guztiak bat datoz hildakoak, bere bizitzako azken unera arte, Euskadiren subiranotasunaren alde eta abertzaleen batasunaren alde borrokatu duela esatean. Era berean, elkarrizketarekiko zuen jarrera irekia nabarmendu zen, eta baita gaurko gudarien borroka nola ulertu zuen ere, beste garai batzuetako euskal gudarien ildo beretik ikusten zituelako gaurkoak».

Hil kapera Monzonen Donibane Lohizuneko Mende Berri etxean jarri eta, egun batzuen buruan, Bergarako panteoian hobiratuko zutela aipatu zion “Egin”-i Monzonen sendiak.

Herri honetan, tamalez, behin baino gehiagotan gertatu den legez, martxoaren 12an bere jaioterrian egin zitzaion hileta latza gertatu zen: Polizia espainiarrak hilkutxa senideei kendu egin zien eta tanketen artean eraman zuten, herriaren omenaldia saihesteko.

Toronton bizi den Jesus Murueta Goikoetxea bizkaitarrak orduan San Pedro elizan grabatu zituen irudiak NAIZi eman zizkion eta, lau hamarkadaren buruan, ikusi ahal izan genituen.

Eta hau, zer dela eta? Ba duela hiru urte, Monzonen heriotzaren 40. urteurrenaren karira, GARAk eta NAIZek hainbat erreportaje, elkarrizketa, hausnarketa eta ordura arte ezagutzen ez zen materiala argitaratu zutelako. Pertsonaia historiko honen garrantzia gaur egunera ekartzea zen xedea; garai eraginkor eta gogorretan abertzaletasunaren ahotsa izan zelako.

Bere ahotsa ere ekarri genuen gurera [NAIZen entzun dezakezue], hizlari aparta zelako. Mikel Zubimendik dioen bezala, «Euskal Herriak eman duen inpaktu handieneko figuretako bat izan zen» Monzon.

GERUZA ASKOTARIKO PERTSONAIA

Maddi Txintxurreta kazetariak hiru testigantza garrantzitsu jaso zituen: Jose Luis Elkoro bergararra, bera ere mugarri politikoa izan dena gure historian, eta Peio Ospital eta Pantxoa Karrere, Pantxoa eta Peio kantari mitikoak. Beraien ahotsen bidez, geruza askotariko pertsonaia hau sakonago ezagutu genuen.

Bergarako familia aberatsenetako batean jaiota, berak esan ohi zuen «jatorri espainolistakoa» zela, harik eta, ekaineko egun batean, Gatzagan bere artaldeari kantatzen ari zitzaion neska artzain gazte baten ahotsak barnean zerbait mugiarazi zion arte: «Ez dakit zer gertatu zitzaidan une hartan. ‘Abertzalea naiz’, esan nuen», kontatu zuenez.

Jose Luis Elkoro: «Nola ezagutu nuen nik Telesforo? Zer iruditzen zitzaidan? Nik euskalduna zela ikusten nuen Telesforo, berak argi zuen herri bat garela eta gure kultura propioa genuela. Ez zuen uste beste kultura batzuk baino hobeak edo okerragoak ginenik, baina ikusten zuen nortasun propioa zuen herria ginela. Baina akats handi bat genuela zioen: ez ginen gai gure nortasun propioa izateko, Espainia eta Frantzia baitziren nagusi gurean, eta haiek agintzen zuten. Telesforo oso kezkatuta zegoen horrekin».

Bere bizitzari buruzko lehen biografia sakonaren berri eman genuen orduan -“Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea”, Pako Sudupe (Txertoa)-, baita Telesforo Monzon Lab-en jaiotzaren berri ere. Bergaran martxan dagoen Ideien Laborategi honek pozarren sentiaraziko zuen Telesforo, seguruenik.

Martin Garitano kazetari eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izandakoak gertutik ezagutu zuen bergararra: «Monzonen bilakaera politikoa [Euzko Alderdi Jeltzaletik ezker abertzalera] izan zituen harreman pertsonalen bitartez azal daiteke. Jose Miguel Beñaranekin, ‘Argalarekin’, zuen adiskidetasuna gaur egun seguru asko kartzela-zigorra ekarriko zion artikulu batean islatu zuen. ‘Egin’ egunkarian argitaratu zen, Argala hil eta handik aste batera: ‘Maite nuen laguna galdu dut, anaia txikia, borrokan estu lotuta nengoen herrikidea (...), eta irakasle bat ere joan zait’».

Eta, azkenik, ez dezagun ahantzi: politikoa izateaz aparte, Monzon kulturgilea izan zen. «Joan den mendeko euskal lider politikorik handienetakoa izan zen. Jelkidea gaztetatik, jeltzalea hil arte. Baina besteak beste bere hitzaldiek famatu zuten politikariaren atzean idazlea ere bazegoen, olerkari, antzerkigile eta, batez ere, prosagile bikaina zen», Xabier Izagak idatzi zuen bezala.



[2010] Abdullah Öcalan, en «Il Manifesto» y GARA el

mismo día

«La revolución es femenina» se titulaba el artículo de opinión firmado por el líder histórico del PKK Abdullah Öcalan, escrito en la cárcel turca de Imrali y que se publicó simultáneamente en “Il Manifesto” y en GARA, en 2010.

Detenido en Kenia en 1999 por el servicio secreto turco, fue condenado dos veces a pena de muerte en Turquía. Conmutada su pena por cadena perpetua, el político e intelectual kurdo hoy en día sigue en prisión. Su pensamiento, sin embargo, no está encarcelado.

He aquí un extracto de aquel artículo: «La contraposición entre los sexos representa la contraposición más importante del siglo XXI. Sin la lucha contra la ideología y la moral patriarcal, contra su influencia en la sociedad y contra los individuos patriarcales, no podemos alcanzar una vida libre ni construir una sociedad verdaderamente democrática».

Y otro: «Si no se comprende la familia como micro-modelo de estado, no es posible analizar correctamente la civilización medioriental. El hombre de Oriente Medio, que ha padecido pérdidas en todos los frentes, se rebela contra la mujer».