GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Kausa bera da garaiz kanpokoa


Urtarrilean, Dignidad y Justicia elkartearen idatzi batek Manuel Garcia-Castellon epaileak «ongietorrien sumarioa»ren instrukzioa luzatzea eragin zuen. Sortuk «Estatu espainolean irekitako aukera leihoa zapuzteko» helburua zuen «lawfare» kasu bat zela salatu zuen. Atzo Auzitegi Nazional espainolak epailearen erabakia zuzendu eta adierazi zuen auzia luzatzea helburu duten izapideak egiteko akusazioen eskaera «erabat garaiz kanpokoa» dela. Sumarioa bera da garaiz kanpokoa eta auzipeturik gabe amaitu beharrekoa.