GARA Euskal Herriko egunkaria

HARRO EZ DA «PRIDE», HARRO KORRIKA DA


Kolorerik ez da falta Korrikan, baina Nafarroako trabestiek printza berezia eman zioten atzo. 730. kilometroaren zain zirenen artean, purpurina, lentejuelak, ileordeak eta urduritasun asko pilaturik zegoen. LGTBIQ+ ikurrak ez ziren falta. Mendillorriko Maruxak taldeko kideek lekukoa hartu zuten lehenik, Albina Stardust burlatarra eta hamarnaka lagun ondotik segika zituztela. Euskal trabestiak ere «harro eta euskararen alde» direla azaldu zuen kideetako batek.