GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Euskal Herriak ezetz esan zion


NATOk bere sorreraren 75. urteurrena ospatu zuen atzo, Bruselan, Ukrainari eskaintzen dion babesa berretsiz. Gerra hotzaren testuinguruan, erakunde militarra AEBen interesen neurrira sortu zen, eta gaur egun, Sobietar Batasuna eta bloke sozialista aspaldi desagertu baziren ere, AEBen mundu mailako hegemoniari eusteko funtsezko erakundea da. Hego Euskal Herriko lau herrialdeek ezezkoa eman zioten 1986an egindako erreferendumean eta, hala ere, NATOk Europan erabiltzen duen aireko tiro-eremu bakarra hementxe dugu.