23 ABR. 2024 BEGIRADA Berriro ere epaitegian Brendan MCDERMID AFP Fiskaltza gogor jardun zen atzo Donald Trumpen kontra epaiketan, Stormy Daniels aktoreari egindako ordainketengatik. Fiskalaren arabera, Alderdi Errepublikanoaren hautagaiak «konspirazio kriminala» antolatu zuen, bere irudia babestu eta 2016ko hauteskundeei begira izan zitzakeen ondorioak saihesteko. Hurrengo asteotan, Trumpen kontrako testigantza ugari emango dira eta pentsatzekoa da kanpainan eragingo dutela. Edozein modutan, gaur-gaurkoz aukera asko ditu AEBetako presidentetza berreskuratzeko.