GARA Euskal Herriko egunkaria
2020

Jose Luis Zumeta artista erreferentzialaren heriotza

Jose Luis Zumeta Iñaki Soto GARAko zuzendariarekin hizketan, espolioaren kontrako ekimen batean, 2019ko urriaren 10ean Donostian. (Jon URBE | FOKU)

Etxean hilda topatu zuten Jose Luis Zumeta 2020ko apirilaren 23an. Euskal Herrian arte garaikidean izan den erreferente nagusienetakoa zen usurbildarra. GARArekin hasiera-hasieratik harreman estua izan zuen, modu bidegabean ezarritako zorrari aurre egiteko ekimenetan parte hartuz eta azal historikoetan erabiltzeko bere ilustrazioak utziz.

Horrela, Artea GARA ekimenean parte hartu zuen Segurantza Sozialarekin “Egin”-ek zuen zorra egunkari honi leporatu izanak sortzen zituen arazoei aurre egin ahal izateko. Adierazpen askatasunaren aldeko ekimen horretan bidelagun izan zituen Gonzalo Etxebarria, Juan Gorriti, Koldobika Jauregi, Jesus Mari Lazkano, Irantzu Lekue, Dora Salazar eta Jose Antonio Sistiaga.

Horrekin batera, “Gernika” lanaren erreprodukzio batek ilustratzen zuen egunkari honen 2011ko urriaren 21eko azala, ETAren erabaki historikoaren berri ematen zuena.

Heriotzarekin ez zen eten Zumetaren eta GARAren arteko harremana. Aieteko Adierazpenaren hamargarren urteurrena zela-eta etxe honek argitaratu zuen aldizkari bereziaren azalak ere Usurbilgo margolariaren lan bat zuen oinarri. Beti eskertzen dugun familiaren oniritzia izan genuen Oiartso Los Arcosek sinaturiko azal horretarako.

Urte luzetan, GARAren bulegoetan Zumetaren litografiak izan ziren dekorazioaren elementurik nagusienak.

Usurbil jaioterriarekin harreman estua izan zuen Zumetak. Bertan paratu zuen muralak 50 urte bete berri ditu. Iruditzar hau izan zen artistari agur esateko hautatu zuten tokia eta baita, hilabete batzuren bueltan, omenaldia eskaintzeko aukeratutako lekua ere.

ABANGOARDIAREN ESPLORATZAILE

Fermin Munarriz kazetariak orrialde hauetan idatzi zuen heriotza-oharrean nabarmentzen zuenez, Zumeta XX. mendean Euskal Herriko artean abangoardiako korronteen adierazle nagusienetakoa izan da. Herri honetako garai emankorrenetako batean, beti forma berrien esplorazioaren lehenengo lerro horretan egon zen.

Donostiako Arte eta Ofizioetako Eskolan hasi zuen Zumetak formakuntza akademikoa. 19 urte baino ez zituelarik irabazi zuen Madrilgo arte lehiaketa nagusienetako batean urrezko domina. Baina garai horietako artista usurbildar gazteak ortzimuga berriak behar zituen. 20 urterekin Parisera joan zen. Artearen bide berriak norantz zihoazen jakin nahi zuen. Orduan ezagutu zuen De Kooning, Dubuffet eta Pollock artisten lana. Baita Europako iparraldeko CoBrA taldearena ere. Egonaldi horrek eragin handi izan zuen Zumetarengan, espresionismo abstraktoan buru-belarri murgiltzeraino. Garai hartan ezagutu zituen etorkizunean elkarrekin proiektuak landuko dituzten beste euskal artista batzuk.

Euskal Herrira itzuli ondoren, espresio modu berriak ikertzeari ekin zion Remigio Mendiburu eskultorearekin. Bere bakarkako estreinako erakusketa aurkeztu zuen 1961ean, Donostian: sasoi horretako arau estetiko kontserbadoreentzako ausartegia zen Zumetaren lana.

Hilabete batzuk pasa ondoren, 1962an, motxila bizkarrean hartu eta Stockholm-erako bidea hartu zuen. Handik, segidan, Londresera abiatu zen. Lanean mugildu zen usurbildarra han, eta abstrakzioaren aldeko apustu garbia egiten du. Hasieran, kolore garbietako zerrenda horizontalak dira bere lanen oinarria. Bigarren fase batean, geometriarekin apurtuko du eta uhinak eta forma organikoak erabiliko ditu.

1965ean itzuli zen Euskal Herrira eta Gaur taldea sortu zuen beste izen handi batzuekin batera: Jorge Oteiza, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Jose Antonio Sistiaga eta Eduardo Chillida. Herri honetako sorkuntza inoiz jorraturiko eremuetara eraman zuten.

Jose Luis Zumetaren abstrakzioak oraindik harridura eta nahasmena eragiten zituen eremu kultural batzuetan. Halere, bere lana arreta pizten hasi zen, hemen zein atzerrian: 1967an Euskal Margo Sari Nagusia irabazi zuen; 1970eko hamarkadan lehenengo erakusketak zabaldu zituen Mexikon eta Estatu Batuetan; Euskal Herriko erakundeak gune publikoetarako obrak enkargatzen hasi zitzaizkion; bildumagileen eta kritikarien arreta pizten du; 80ko hamarkadan mundu osoko museoetan zegoen jada...

Munduan bai, eta Euskal Herrian ere bai. Bertako sortzaileekin elkarlanean arituko da: Mikel Laboaren diskoen azalak margotzen ditu, Joxan Artzerekin... Azken momentura arte, artea eta Euskal Herria izan zituen bidelagun Zumetak.



[2009]

Ante la censura de UPN a GARA y “Berria” en las bibliotecas

Un centenar de bibliotecarios se concentró el 23 de abril de 2009, el Día del Libro, en Iruñea para denunciar que UPN vetaba la presencia de “Berria” y GARA en las bibliotecas de la capital navarra y de Barañain. El manifiesto elaborado fue respaldado por más de 400 bibliotecarios. Yolanda Barcina era la alcaldesa de Iruñea.

En la crónica de la movilización publicada al día siguiente, Iñaki Vigor recogía las declaraciones de Asun Maestro, presidenta de la Asociación Navarra de Bibliotecarios (Asnabi), que señalaba que «defendemos la lectura y la libertad de expresión; nos parece que esto es un ataque lo suficientemente grave como para estar ahora y aquí, en nuestro tiempo libre, defendiendo esa libertad».

«La actitud de UPN es antidemocrática y supone una censura inadmisible en un sistema que se dice democrático», añadía la concejal Mariné Pueyo, de la izquierda abertzale.