10 MAY. 2024 BOST LANGILE ZAURITU DIRA BILBON, ERAIKIN BAT ERAISTEAN Aritz LOIOLA FOKU Bost langile zauritu ziren atzo Bilboko Alde Zaharreko Dendarikale kalean obretan dagoen eraikin bateko solairu bat erori zela-eta. Horietako bi suhiltzaileek erreskatatu behar izan zituzten, hondakinen artean harrapatuta gelditu zirelako. Hiru langile ospitalera eraman zituzten. Bost pisuko eraikina birgaitzeko lanean ari zirela, laugarren solairua hirugarrenaren gainera erori zen.