Aritz LOIOLA FOKU
BEGIRADA

Amazonek ez du langile eskubiderik errespetatu nahi

Bilbon egindako agerraldi batean, Amazon enpresak Trapagarango lan zentroko grebalarien aurka darabiltzan «jazarpen eta zigorrak» salatzeko elkartasun dinamika baten berri eman zuen atzo LABek. Azken bost urteetan langileen aurkako 14 zehapen-prozedura izapidetu ditu Amazonek. Zigor horiek hitzezko ohartarazpenak, lanik eta soldatarik gabeko egunak eta kaleratze bat izan dira. Lan sindikalaren kontrako jazarpena ez da berria, eta Amazonek ordezkatzen duen plataformen kapitalismoak koska bat igo du presioa.