GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Inbertsio funtsen eskutik, lanpostuen galera baino ez


Duela hiru urte Grupo Crescendo inbertsio funtsak urrutiko ikastaroetan espezializatutako CCC enpresa erosi zuen. Donostiako egoitza nagusiko sailak deslokalizatzen hasi ziren jabe berriak. LAB eta CCOO beldur dira orain enpresatik geratzen dena lekualdatuko ote duten, kalean utzita 50 langile. Sindikatuek salatu dute langile horiek, lanpostuei eusteko nomina jaistea onartu eta soldatak eguneratu gabe 12 urte baino gehiago igaro ondoren, kale gorrian geldituko direla. Inbertsio funtsek mozkinei bakarrik begiratzen diete.