Filippo MONTEFORTE AFP
BEGIRADA

Elizaren homofobia dotrina ofizialean dago

Frantzisko aita santuak barkamena eskatu zuen atzo, apezpikuekin ateak itxita eginiko bilera batean «maritxukeriaren» italierazko baliokidea esan zuela filtratu ondoren. Egunkari batzuen arabera, Aita Santuak ez du lagunarteko italiera menperatzen eta ez zen esamoldearen izaera iraingarriaz jabetu. Nolanahi ere, dotrina ofizialak argi uzten du Eliza katolikoak ezin dituela onartu «homosexualitatea praktikatzen dutenak» edo «gay kultura deiturikoari eusten diotenak». Arazoa ez du esamolde batean, oinarrian baino.