GARA Euskal Herriko egunkaria

Hasierako txinpartak Altunak itzali zituen; giroa bero mantendu zen beti

Partidan agian ez hainbeste, baina finalaren inguruan gauza ugari gertatu ziren: adibidez, amezketar herrikideek argazkia atera zuten Altunarekin, honek txinparta artean salto egin ondoren; eta Lasoren zaleek asko animatu zuten. (Marisol RAMIREZ | FOKU - GARA)

Azken urteetan ohitu egin gara, pilotako finaletan, finalisten izarren moduko aurkezpenekin: are gehiago, Buruz Burukoan. Atzo, adibidez, txinparten artean agertu ziren Altuna eta Laso, baina amezketarrak segituan itzali zituen nafarraren aukera guztiak. Hala ere, goraino betetako harmailetan zaleek azken unera arte animatu zuten.