GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ustekabean, Farage kanpainan murgildu da


Inork espero ez zuenean, Nigel Farage ultraeskuindarrak Britainia Handiko hauteskunde orokorretara aurkezten dela iragarri du, hauteskunde kanpaina baldintzatuz. Rishi Sunak lehen ministroa jada kanpainaurre gogorra egiten ari bazen, besteak beste, trans pertsonen eskubideak murrizteko neurriak iragarriz, Farage aurkeztuko dela publiko egin ostean immigrazio politika are zorrotzagoak agindu ditu. Eta atzo, kanpainako lehen ekitaldian, emakume gazte batek lider ultraeskuindarrari edaria bota zion aurpegira.