15 JUN. 2024 Suizidio kasuek gora egin dute 60 urtetik gorakoen artean, Melgosa sailburuaren arabera Nerea Melgosa Lakuako Gizarte Politiken sailburuak atzo ohartarazi zuenez, ugaritzen ari dira bere buruaz beste egiten dutenen kasuak, 60 urtetik gorak pertsonen artean. Prebentzioaren alde egin zuen. Nerea Melgosa sailburua, Asafes elkarteak Gasteizen antolatu zuen mintegian. (IREKIA) GARA GASTEIZ Suizidio kasuek gora egin dute 60 urtetik gorako pertsonen artean, nahiz eta gehiago izaten diren 15 eta 29 eta 40 eta 49 adin tarteetan. Nerea Melgosa Lakuako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak datuok eman zituen atzo. Buruko gaixotasuna duten pertsonak eta senideek osatzen duten Arabako Asafes elkarteak Gasteizko Europa Jauregian antolatu zuen seigarren mintegian parte hartu zuen Melgosak eta, ohartarazi zuenez, 50 urtetik beherako pertsonen artean suizidioan pentsatzea ohikoagoa dela dirudi, baina adin horretatik aurrera hazi egiten da burutu diren suizidioen kopurua. Adin ertainean eta zahartzaroan pentsaera suizida izateak lotura du, askotan, ondoko faktoreekin, sailburuak zehaztu zuenez: «Bakardadea, babes sozial urria eta, garrantzitsuagoa dena, autore batzuen arabera egun dauden tratamenduekin kontrola daitekeen sufrimendu psikologikoa; horregatik da hain garrantzitsua prebentzioa». Melgosak gaineratu zuen beren buruaz beste egitea erabakitzen duten pertsonen %90ak nahasmendu mentalen bat pairatzen duela. Lakuako jarduneko sailburuak baieztatu zuen, halaber, suizidioaren prebentzioa ez dela soilik profesionalen ardura, pentsamendu suizidak dituen pertsonaren inguruko edonork lagundu baitezake. INTERESA Gizarte Politiketako sailburuak ondorioztatu duenez, «pandemia izan zen sufrimendu kolektiboaren etapan zerbait ona gertatu bazen, izan zen herritarrek osasun mentalarekiko duten interesa piztea». Horri esker, jende asko garaiz kezkatzen da buruko arazoren bat antzematen dutenean eta, beraz, garaiz jasotzen dute diagnosia ere. «Garrantzitsua da osasun mentalari kalte egiten dion edozein arazo garaiz detektatzea», adierazi zuen Melgosak. FACTORESMelgosa record�� algunos elementos sociales que afectan al suicidio, que tienen que ver con factores de riesgo como problemas econ��micos, familiares, desempleo,... o acoso escolar, entre otros.