ZUMAIAKO UDALA
BEGIRADA

Zumaia, eremu tentsionatua izateko bidean

Zumaiako Udalak eskaera formala egin dio Lakuari, tentsio handiko eremua izateko. Errenteriaren atzetik, izendapena lortzeko beharrezko izapideak egin dituen bigarren herria da EAEn. Aurrera egingo balu, alokairuen prezioari mugak jartzeko aukera izango luke. Kontuan hartuta alokairuen garestitzea noraino iristen ari den, batez ere turistikoak diren herrietan, litekeena da hurrengo hilabeteetan udalerri gehiagok eskaera egitea. Ez baita onargarria oinarrizko eskubidea dena jendarte sektore zabalentzat ezinezko bilakatzea.