GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Peñen pankartak prest daude


Iruñeko Peñen Federazioak sanferminetako pankartak aurkeztu ditu. Ohi bezala, jaia eta kritika sozial eta politikoa uztartzen dituzte. Aurten gehien agertzen diren gaiak Erorien Monumentua eta zentsura mozioa dira, Cristina Ibarrola bere fregonarekin eta Asironen itzulerarekin irudikatuak. Larunbat honetan, Peñen Egunean, pankartak udal plazan aurkeztuko dituzte casteller talde batek lagunduta, 12.00etan udal plazan bertan, eta 13.00etan zezen-plazan castella jasoko dute. Iruñeari «zezen usaina dario», egunetik egunera handiagoa.