GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Langileak borrokan lanpostuen defentsan


Cementos Rezola enpresaren komiteak Heidelberg Materials-ek planteatutako Lan Erregulazio Espedienteari emandako ezezkoa berretsi du eta 56 langileen kaleratzea ekiditeko borrokan jarraituko duela adierazi du, baita epaitegietan ere. LABek eta ELAk enpresari exijitu diote deskarbonizazio prozesua enplegurik suntsitu gabe garatzeko beste aukera batzuk aztertzea. Urteetan kutsadurari kasu handirik egin ez, eta orain badirudi ingurugiroa bilakatu dela aitzakia ezin hobea enpresak ixteko eta langileak kaleratzeko.