Emiliano LASALVIA AFP
BEGIRADA

Memoriaren eta giza eskubideen aldeko lana, arriskuan

Argentinako Gobernua Giza Eskubideen Idazkaritza desegiten ari da. Azken astean, Club Athletico zentro klandestinoan lanean ari ziren arkeologoak eta Armadaren artxiboak aztertzen ari ziren Defentsa Ministerioko teknikariak kaleratu ditu eta Estatu terrorismoaren bidez lapurtutako umeak bilatzeaz arduratzen den erakundea itxiko duela adierazi du. Maiatzeko Plazako Amak eta giza eskubideen aldeko erakundeak memoriaren kontrako neurri horien aurrean mobilizatu egin dira. Memoriaren aldeko lana babestea premiazkoa da.