MAITE UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Bestazale gutxiago izanen diren beldur, eskumuturrekoa 15 euroan

2018an indarrean eman zuen ordaindutako besten eredua eta geroztik horri heldu dio Baionako Herriko Etxeak. Areago, aurtengo bestak ezohiko datetan egin izanak bisitari kopurua apaldu eta, ondorioz, diru-sarreretan galera ekar lezakeela aurreikusita, atzotik igandera arte Baionara heltzen diren bestazaleek iaz baino hiru euro gehiago ordaindu beharko dute, 15 euroan salduko baitiete eskumuturrekoa.

Aitzinetik eskumuturrekoa erosi ez duten bestazaleentzat salmenta postuak izanen dira.
Aitzinetik eskumuturrekoa erosi ez duten bestazaleentzat salmenta postuak izanen dira. (PatxI BELTZAIZ)

 

Ostiral goizeko hamarretan hasita eta asteburu osoan zehar, baionarrak kenduta gainerako bestazaleek 15 euro ordaindu beharko dute besta eremuan sartu ahal izateko.

Izan ere, besta perimetroari dagokionez, nolabaiteko malgutasuna erakustea erabaki du Baionako Herriko Etxeak. Hala Santizpirita zubia, Reduit plaza eta Boufflers etorbidea doako eremuan geldituko dira. Horrela, esaterako, atzo eguerdian bezperan bezain jendetsua izan zen Leon erregearen iratzartzean parte hartzeko joan-jinak erraztuko dira.

Parisko Olinpiar Jokoak tartean, besten data aldatu da Baionan. Aldaketak diru-sarreren apaltzea ekar dezakeela uste du Udalak, eta balizko galerari aurre egiteko iaz baino hiru euro gehiago ordainaraziko dizkie bisitariei besta eremuan sartzeko. Hainbat arrazoi eman ditu bere erabakia azaltzeko Jean-Rene Etchegaray buru duen Herriko Etxeak. Alde batetik, aurtengo Baionako bestek sanferminekin talka egin dutela oroitarazi du.

Asteazkenaz geroztik jende anitz ibili da Lapurdiko hiriburuan. Alta, asteburuan zehar aurreko urteetan baino jende gutxiago espero dute Baionan.

Bestalde, jai eremuan sartzeko sarrera bat ezartzearen arrazoia segurtasuna handitzea dela nabarmendu du betidanik Udalak.

Aitzitik, argi gelditu da urteak joan urteak etorri erabaki horrek ez duela hainbesteko eraginik izan «besta lasaiagoak bilakatzeko» orduan.

Atzo autobus geltokiaren eremuan gertaturiko borrokan 58 urteko gizon bat larriki zauritu zen. Iazko bilanari erreparatuta, bestalde, baionar bat hil zen jipio latza jasan ondoren eta bortxaketei loturiko bost salaketa izan ziren. Segurtasunari buruzko bilana ona ez denez, arrazoi ekonomikoa gailentzen da. Jaien aurrekontua 4,3 milioikoa da aurten. Kostuak gora egin du, besteak beste, uztailaren 14a jaieguna izanik frantses Estatuan, langileei ordaindu beharreko soldatak emendatu direlako. Kostuen %6ko igoerari aurre egiteko beharrak azalduko luke bestetan sartzeko baimena hiru euro garestitzea.

Herriko Etxeak zuhurtziaz jokatu du. Bisitari kopurua %15 apalduz gero, 200.000 eskumuturreko salduko lituzke eta nekeza litzateke kontuak orekatzea. Horregatik, bi euro igo ordez hiru euro igo du baimenaren prezioa; era horretan 120.000 euro gehituko dira diru-sarrerak. Kalkulu onak egin dituen jakiteko bihar amaituko diren jaien osteko bilanari itxaron beharko zaio.



Herido grave tras ser agredido en el autobús

Un hombre de 58 años permanecía ayer en estado grave en el Hospital de Baiona. Esta persona resultó herida hacia las 21.15 horas del jueves, cuando se disponía a regresar en autobus, a su casa, en Ondres (Landas). El incidente se produjo a la altura de la parada de autobuses de fiestas, en Euskaldunen Plaza.

Según testigos, el hombre fue pateado en la cabeza por una persona de unos 40 años en el marco de una «pelea bajo los efectos del alcohol». El presunto agresor está detenido y la Fiscalía investiga los hechos como intento de homicidio. El Ayuntamiento de Baiona condenó «de manera enérgica» lo ocurrido.

En las fiestas de 2023, un vecino de Baiona, Patrice Lanies, de 46 años, falleció días después de ser apaleado cuando amonestó a un hombre por orinar a la puerta de su domicilio, en el muelle Xaho. GARA