GARA Euskal Herriko egunkaria
TIME BANDITS

Denboran eta espazioan zeharreko bidaia komikoa


Time Bandits” (“Los Heroes del tiempo”) Terry Gilliam-ek 1981ean zuzendu zuen film ezaguna da. Terry Gilliamen hitzetan, film honek berak zuzendutako “Brazil” eta “The Adventures of Baron Munchausen” (“Munchausen baroiaren abenturak”) filmekin batera “Irudimenaren Trilogia” delakoa osatzen omen dute. Hiru filmak bizitzaren hiru aro ezberdinetako hiru ikuspuntutatik irudimenaren bidez errealitatetik ihes egiteko islak omen dira: “Time Bandits”, haur baten ikuspuntutik; “Brazil”, gizon heldu baten ikuspuntutik, eta “Munchausen”, adineko gizon baten ikuspuntutik.

Bada, 43 urte geroago, Taika Waititik eta Jemaine Clementek osatutako duetoak “Time Bandits” pelikularen moldaketa egin eta hamar ataleko telesaila osatu dute. Kevin (Kal-El Tuck) izeneko 11 urteko gaztea da protagonista nagusia; lapur talde bat bidelagun, denboran eta espazioan zeharreko bidaia egingo dute. Aktoreen artean, hasteko, Lisa Kudrow topatuko duzue, “Friends” telesaileko Phoebe ahaztezina, eta berarekin batera Kal-El Tuck, Charlyne Yi eta Tadhg Murphy, besteak beste.