GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Istilu arrazistak eta sare sozialak


Sare sozialek rol garrantzitsua jokatu dute egunotan Britainia Handiko zenbait hiritan eskuin muturrak hauspotutako istiluetan eta pertsona migratzaile edota arrazializatuen ehizan. Hala salatu dute zenbait komunikabidek argitaratutako analisiek, kasu batzuetan zuzenean Elon Musk seinalatuz, blokeatuta zeuden eskuin muturreko influencer-ei X sare soziala irekitzeagatik. Eskuin muturra atomizatuta egon arren, krisi ekonomiko eta sozialaren testuinguruan gezurren bidez giroa sortu eta azkenean sua piztea lortu du.