Eduardo PARRA EUROPA PRESS
BEGIRADA

Ultrek ez dute lekurik Polizian

SUP polizia-sindikatuak bere agenteei defentsa pertsonaleko ikastaroak eskaintzeko Desokuparekin egindako akordioak agerian utzi du eskuin muturrak Polizian duen eragina. Instruktoreen %90 poliziak izateak eta horien artean guardia zibilak, polizia espainolak eta ertzainak egoteak erakusten du ideologia ultra hedatua dagoela gorputz polizialetan, Ertzaintza barne. Pertsona guztien eskubideak defendatu behar dituztenen artean ultrak egotea onartezina da. Premiazkoa da neurri zorrotzak hartzea.