Ane URKIRI ANSOLA
PARALINPIAR JOKOAK

Iñigo Llopisek distira egin du Parisen, bere proba maitatuenean

Igerilari donostiarrak distira gehien egiten duen modalitatean urrezko domina kolkoratu zuen Parisko La Defense Arena igerilekuan. Modu honetan, Tokion irabazitako zilarra hobetu du eta, S8 mailan eta 100 metro bizkar modalitatean egungo Munduko txapelduna izaki, azkarrena dela berretsi du. Estilo libreko 100 metro eta 400 metroko txapelketan lehiatuko da datorren astean.

Iñigo Llopis, Parisko La Defense Arena igerilekuan, garaipena ospatzen.
Iñigo Llopis, Parisko La Defense Arena igerilekuan, garaipena ospatzen. (SAIATU FUNDAZIOA)

Egungo Munduko txapelduna da Iñigo Llopis 100 metro bizkar estiloan eta, beraz, azken hiru urteetan urrats bat gehiago eginda, Parisen garaipena lortzeko hautagai nagusia zen. Donostiarrak, motxilan faboritoaren presioa izan zezakeen arren, distira egin zuen Parisko La Defense igerilekuan, milaka zaleren aurrean. Kostatu zitzaion hasierako erreakzioa, baina egoera irauli zuen lehendabiziko luzea amaitzerako, eta itzulerakoan, aldeak handitu eta, ezbairik gabe, merezitako urrezko domina kolkoratu zuen. Duela hiru urte, Tokioko hitzorduan, zilarrezkoa irabazita, berretsi du azken urteetako dominatzaile handiena dela bizkar estiloan.

«Banekien nire denbora onenen artean ibiliz gero urrezko dominaren borrokan egon nintekeela. Azken bi denboraldietan sentsazio oso onak izan baititut», adierazi zuen donostiarrak finala bukatu berritan. Parisen debuta egiteko desira zuen Llopisek, beste euskal kide batzuk jada hasi zirelako lehiatzen aurreneko egunetan. Donostiarraren txanda atzo iritsi zen, eta sailkapen frogan hasiera-hasieratik berretsi zuen dominatzaile handiena dela. Parisera iritsi diren S8 mailako igerilarien artean, berea zen denboraldiko marka onena: 1.05.32 minutukoa.

Atzo goizean lehiatutako sailkapen txapelketan ere, lehiakide guztien artean donostiarrarena izan zen denborarik azkarrena (1.06.53), eta bere bertsiorik onena gorde zuen finalerako. Sailkapeneko denborarekin «pozik» bukatu zuen, baina aurreratu zuen «final batek sortzen duen emozioarekin indar gehiago» aterako zuela ziurrenik.

ATZETIK AURRERA

Atzetik aurrera egin zuen donostiarrak, hasierako erreakzioan denbora apur bat galdu zuelako. Kuta Kubota japoniarrak eta Mark Malyar israeldarrak aurrea hartu zuten erreakzio azkarrari esker, baina donostiarra lehen 50 metroak bukatu aurretik lehen postuan kokatu zen. «Gora begiratzean apenas izan dut aukerarik arerioak ikusteko, baina ohikoa izaten da beraiek erreakzio hobea izatea. Azken 50 metroetan beti estutzea egokitzen zait eta ondo atera zait», kontatu zuen Iñigo Llopisek. Hain zuzen ere, behin aurrea hartuta, itzulerako luzean tarteak ireki zituen eta ezbairik gabe irabazi zuen, bere marka pertsonala hobetzetik gertu egonda: 1.05.58.

Bere lehendabiziko urrezko domina da honakoa, Tokion zilarra eskuratu baitzuen. Dena dela, datozen egunetan palmaresa handitu dezake, taldekakoan lehiatzeaz gain, estilo libreko 100 eta 400 metroetan ere lehiatuko baita.



Diploma de Salguero; Bouge alcanza la final

Las satisfacciones no terminaron para la natación vasca con la victoria de Llopis, y es que poco después, Ivan Salguero lograba el diploma paralimpico en la prueba de 400 libres. El navarro terminaba en séptima posición en una prueba dominada por el bielorruso Ihar Boki.

También en natación, el joven de Leioa Mikel Erdozain compitió en la clasificatoria de los 50 metros espalda. A pesar de que no obtuvo el billete para la final, recibió una vez más la ovación del público que llena las gradas del estadio parasino de La Defense Arena.

En boccia, Amagoia Arrieta no pudo conseguir el pase para los cuartos de final en la clase B1. Tras perder por la mínima el encuentro con la francesa Aurelie Aubert, ayer sufrió una dura derrota, por 1-5, a manos de Yee Tan.

En remo, Perle Bouge volvió a sonreír. La remera afincada en Baiona ganó la regata de repesca en el doble Scull mixto y consiguió así el billete para la final A, que se disputará hoy a las 11.50.

Por último, la selección de baloncesto en silla de Agurtzane Egiluz, Laura Ugarte, Naiara Rodriguez y Beatriz Zudaire cedió ante China por 64-38, con la navarra Zudaire (12 puntos, 6 rebotes y 6 asistencias) como jugadora más destacada. GARA